element
- 1. Inform.
SGML, HTML edo XML moduko markatze-lengoaietan, dokumentuaren egituraren osagai den eduki-unitatea. Elementua etiketa izeneko karaktere-segidaz mugaturik dago. Elementu batek bere barnean beste elementu batzuk har ditzake, eta elementu bakoitzak bere atributuak izan ditzake. Dokumentuaren edukiaren zehaztapenean (esaterako, DTDan) elementuak, haien barne-osaera, atributuak eta abar zehazten dira.