electrode

1. Fis.

Zirkuitu baten parte metaliko eta ez-metalikoak konektatzen dituen eroalea. Elektrodoak hari-, hagaxka- edo plater-itxura izaten du, eta metalezkoa izan daiteke (kobrea, beruna, platinoa, zilarra, zinka) edo ez (eskuarki, karbonoa). Elektroien fluxua irteten den elektrodoari anodo deritzo, eta fluxua hartzen duenari, katodo. Beraz, anodoan korrontea eroale metalikotik ez-metalikora igarotzen da; katodoan, berriz, eroale ez-metalikotik metalikora.