eddy

1. Ozean.

Itsas uraren higidura zirkularra, itsaslaster nagusi baten ondoan sortzen dena itsaslasterrak oztopo edo irtengune bat zeharkatzen duenean edo kontrako noranzkoa duten bi itsaslaster elkartzen direnean. Zurrunbiloak higidura zirkular motela du, eta 400 km-rainoko diametroa eta 3 km-rainoko sakonera izan dezake. Ohikoa da Atlantikoko mendebaldean eta Pazifikoko mendebaldean. Ipar hemisferioan, zurrunbiloaren gainaldeko zirkulazio ahulak erloju-orratzen noranzkoa du; behealdean, berriz, kontrakoa.