2. Teknol.
sin. cam

Biraketa-higidura jarraitua atzera-aurrerako translazio-higidura zuzen bihurtzeko edo biraketa-higidura oszilazio-higidura bihurtzeko mekanismoa. Pieza birakaria da, haren ertzean bermatzen eta irristatzen den hagaxka bat duena. Hala, espekaren biratze-higidura atzera-aurrerako higidura (oszilazio-higidura) bihurtzen da hagaxkan. Adibidez, eztanda-motorrek espeka-ardatz bat izaten dute, zilindro adina espekaz hornitua: espeka bakoitzak, hagaxka baten bidez, balbula bati eragiten dio zilindro bakoitzaren zikloaren une egokian.