dynamo

1. Teknol. Elektr.
sin. direct-current generator

Korronte zuzena sortzen duen sorgailu elektrikoa. Dinamoetan, eremu magnetikoa estatorean sortzen da. Horretarako, iman iraunkorrak edo haril magnetizatzaileak erabiltzen dira. Gehienetan, 2, 3 edo 4 pare-polo izaten dituzte. Estatoreak zilindro-eraztunaren forma du eta burdinazkoa da, fluxu magnetikoaren bidea errazteko. Estatorearen barnean errotorea dago. Zilindrikoa da, eta, estatorea bezala, burdinazkoa da. Errotorearen ardatza turbinaren edo motorraren ardatzarekin batera biratzen da. Errotorean harilak daude, eta harilak kommutadorera konektatuta daude. Hariletan induzitzen den korrontea kommutadoretik eskuiletara igarotzen da, eta, handik, kanpo-zirkuitura. Induzitutako tentsioaren balioa errotorearen abiadurarekiko eta fluxu magnetikoarekiko proportzionala da.