drill
- 1. Med.
Dentistek erabiltzen duten makina, hortza lantzen duen piezari abiadura handiz birarazten diona.
Dentistek erabiltzen duten makina, hortza lantzen duen piezari abiadura handiz birarazten diona.
Lurrean zuloak egin, hazia sartu eta zuloa lurrez estaltzen duen makina.
Zuloak egiteko tresna edo makina, eskuz, elektrikoki edo pneumatikoki eragindakoa, abiadura handian biratzen den barauts batez hornitua. Birabarkia eta laztabina eskuzko zulagailuak dira; gaur egun, baina, zulatzeko makina edo zulagailu gehienak mekanikoak dira. Zulagailu batzuk eramangarriak dira: eskuzko zulagailu elektrikoak dira. Motor elektriko txiki bat dute, heldulekua duen bastidore batean sartua. Motorraren ardatzaren muturrean barauts-etxea dago, hiru atzaparrez osatua, 15 mm-rainoko barautsei eusteko atondua. Lantegietako zulatzeko makina finkoak makina-erremintak dira. Zutabe batean muntatu ohi dira, bertikalean, piezari eusteko prestatutako bankada baten gainean ezarriak. Motor elektriko batek biraketa-higidura eragiten dio barautsari, eta barauts-etxea gora eta behera ere higitzen da barautsa piezan sartuz joateko (aitzinapena) eta, gero, barautsa piezatik ateratzeko. Erremintaren aitzinapena eskuzkoa nahiz automatikoa izan daiteke. Badira zulatzeko makina horizontalak ere; barauts-etxea orga batean ezarrita dago, eta orgak gauzatzen du aitzinapena. Barauts luzeekin erabiltzen dira, zulo sakonak egiteko, hala nola su-armetako kanoiak zulatzeko.
Biratuz eta txirbila harrotuz zulatzeko erreminta. Eskuarki, pieza zilindriko bat izaten da, mutur koniko bat duena. Mutur konikoa bi sorbatzez hornitua dago. Sorbatzek, biratzean, materialaren txirbila harrotzen dute eta, txirbilak kanpora bideratzeko, sorbatzetatik abiatzen diren bi arteka helikoidal eta diametralki aurkakoak daude barautsaren gorputz zilindrikoan.