distance
E multzo ez-huts batean definitzen den d funtzio ez-negatiboa, d : E × E → R, zeinak propietate hauek betetzen dituen: 1. d(x, y) = 0 ⇔ x = y; 2. d(x, y) = d(y, x) (simetria); 3. d(x, y) ≤ d(x, z) + d(z,y) (desberdintza triangeluarra).
Bi objektu edo puntu bata bestetik zer gertu edo zer urrun dauden jakinarazten duen zenbakizko adierazpena. Urruntasun edo gertutasun hori espazioan (luzera fisikoa) edo denboran (denbora-tartea) uler daiteke, baina, eskuarki, espazioko bi punturen edo bi lekuren arteko tartea adierazten du.