dialysis
- 1. Kim.
Zenbait substantziak mintz porotsuak zeharkatzeko duten gaitasunean oinarritutako analisi-teknika. Disoluzio bateko solutu-molekulak mintz erdiragazkor batetik barreiatzean gertatzen den molekula-tamainaren araberako bereizketa da. Molekula handiek ez dute mintza zeharkatzen, eta banandu egiten dira likidotik. Adibidez, hondakin-uren tratamendu fisikoan erabiltzen da.