cylinder

1. Mat.
sin. cylindrical surface

Kurba lau batetik igarotzen diren eta zuzen batekiko paraleloak diren zuzenek osatutako gainazala. Zuzenak eta kurba laua ez daude plano berean. Gainazal erregelatua da. Kurba lauari zilindroaren zuzentzaile deritzo, eta zuzen paraleloetariko bakoitzari sortzaile. Kurba zuzentzaileren arabera izendatzen da zilindroa: zilindro eliptikoa, hiperbolikoa, parabolikoa, etab. Zilindroaren sortzaileak eta kurba zuzentzailearen planoa elkarren perpendikularrak badira, zilindroari zilindro zuzen deritzo; bestela, zilindro zeihar. Zilindro zuzenak bigarren graduko ekuazioen bidez deskriba daitezke.

2. Mat.
sin. bounded cylinder

Kurba lau batetik higitzen den eta zuzen jakin batekiko paraleloa den segmentu batek sortutako gainazala eta solidoa (bornatuak). Segmentua eta kurba laua ez daude plano berean. Kurba itxiari eta segmentuaren beste muturrak irudikatzen duen kurbari zilindroaren oinarri deritze, eta segmentuari segmentu sortzaile. Bi oinarri paralelok eta kanpo-azal kurbatu batek definitzen dute zilindroa. Segmentua kurba lauarekiko zut baldin bada, zilindroa zuzena da; bestela, zilindro zeiharra. Oinarrien arteko edozein segmentu perpendikular eta bere luzera zilindroaren altuera dira. Zilindroaren azal kurbatua albo-gainazala da eta zilindroaren albo-gainazalaren azalera albo-azalera da. Kurba laua zirkulua bada, zilindroa zirkularra da; elipsea buda, eliptikoa; parabola bada, parabolikoa, eta hiperbola bat bada, hiperbolikoa. Zilindro zirkularra elIptikoaren kasu partikularra da.
Zilindro eliptikoaren bolumena: V=πa b h, a, b elipsearen ardatzerdiak eta h altuera izanik.
Zilindro eliptiko zuzenaren albo-azalera ezin da adierazpen aljebraiko baten bidez eman.
Zilindro zirkularraren albo-azalera: V=r h, r oinarriaren erradioa eta h altuera izanik.

3. Teknol.

Barne-errekuntzako motorretan, konpresoreetan edo ponpetan, enboloak estaltzen dituzten hodi zilindrikoetako bakoitza.