2. Elektron.
sin. cut-off, cutoff

Gailu aktibo batek korronterik pasatzen uzten ez duen egoera, kontrol-parametroa eroankortasun-mugaren baliotik behera polarizatua duena. Kontrol-parametro hori tentsioa edo korrontea izan ohi da, baina argi-intentsitatea edo eremu magnetikoaren intentsitatea ere izan daiteke.

3. Geol.
sin. cutoff

Ibai bateko ibaialde zuzena, meandro-lepo batean higadura gertatzen denean sortutakoa.

4. Teknol.

Hodiak, barrak, profilak edo bestelako edozein pieza bere ardatzarekiko norabide perpendikularrean ebaki. Gehienetan, piezaren ardatzaren norabide perpendikularrean ebaketa bat baino gehiago egitea adierazteko erabiltzen da.