curve
- 1. Mat.
Zuzena den edo angelurik osatzen ez duen eta norabidea etenik gabe aldatzen duen lerroa. Zenbaki errealen I tarte ez-huts batetik X espazio topologiko batera doan aplikazio jarraitua da. Aplikazioa injektiboa bada, kurba bakuna da. Aplikazioak I tarteko bi puntu desberdinetan balio bera hartzen badu, kurbako puntua puntu bikoitza edo anizkoitza da. I tartea itxia bada eta muturretan aplikazioak balio bera hartzen badu, kurba itxia da (ez du amaiera-punturik). X espazio topologikoa plano euklidearra denean, kurbari kurba lau deritzo; X espazio topologikoa hiru dimentsioko espazio euklidearra denean eta kurba ez badago plano batean, kurba bihurritua da (helizea, adibidez). Kurbak ekuazioen grafiko gisa aztertzen dira, koordenatu-sistemak erabiliz. Ekuazio aljebraiko bidez adieraz daitezkeen kurbei kurba aljebraiko deritze. Bestela, kurba transzendente deritze.