crude
- 1. Kim.
- sin. crude oil
Prozesatu edo findu gabeko petrolioa, hobian duen konposizioa eta ezaugarriak aldatu ez zaizkiona. Kolorez marroi edo beltza izaten da eta, hidrokarburoez gain, oxigeno, nitrogenoa, sufre-deribatuak eta beste ezpurutasun batzuk izaten ditu. API dentsitatearen arabera, petrolio gordinak astunak, ertainak edo arinak izan daitezke. Konposizioan nagusi diren hidrokarburo-moten arabera, berriz, parafinikoak, olefinikoak, naftenikoak edo aromatikoak.