crank

1. Teknol.

Lotuta dagoen ardatzari biraketa-higidura jarraitua transmititzen dion palanka ukondotua. Berez, bielaren osagarria da biradera, eta atzera-aurrerako higidura zuzena biraketa-higidura, edo alderantziz, bihurtzen du. Biraderaren muturretako bat biraketa-ardatzean finkatuta dago; beste muturrean ukondo bat du, eta han giltzatzen da mugimendu zuzena duen mekanismoa (biela) edo, eskuzko biraderetan, eskua. Biela bat baino gehiago dituzten mekanismoetan, biraderaren ordez birabarkia erabiltzen da.