crane
Hego hemisferioko konstelazio txikia, XVI. mendean sortutakoa; konstelazioko izar nagusia Alnair da, 1,7 magnitudekoa.
Hego hemisferioko konstelazio txikia, XVI. mendean sortutakoa; konstelazioko izar nagusia Alnair da, 1,7 magnitudekoa.
Zamak altxatzeko, birarazteko eta garraiatzeko makina finko nahiz mugigarria. Garabi arrunta metalezko bastidore bat da, alde batetik beso batean edo habe batean luzatua. Besoaren muturretik esekita dago, kable- eta polea-sistema baten bidez, kargak jasotzeko gakoa, imana, pala edo dena delako gailua. Kableak danbor batean biribilkatzen dira. Motor batek eragiten dio danborrari, eta danborra motorraren ardatz eragilearekin lotzeko eta askatzeko, eta biraketa-noranzkoa aldatzeko, mekanismo batez hornituta dago garabia. Multzo osoa ibilgailu batean kokatuta egon daiteke, edo gurpildun egitura batean ezarrita egon daiteke, errailen gainean higitzeko. Besoaren kontrako aldean kontrapisu bat jarri behar zaio garabiari, karga astunak jasotzean ez iraultzeko. Besoa giltzatua izaten da, kargara hurbildu eta bertikalean jaso ahal izateko. Kargen ezaugarrietara eta kokalekura egokitutako garabi-mota ugari dago: birakariak, zubi-garabiak, dorre-garabiak, beso teleskopikoa dutenak, eta abar.