2. Zool.

Dekapodoen ordenako hainbat krustazeo malakostrakoren izen arrunta. Reptantia taldekoak dira. Maskor gogor batez estalita dagoen gorputz zapala izaten dute maiz, aurreko hanka-parea matxarda bilakatua dute eta sarritan saiheska ibiltzen dira beste lau hanka-pareak erabiliz. Gehienak itsastarrak dira, baina badaude lehortarrak eta ur gezatakoak ere.