cover
- 1. Eraik.
Altzairuzko armadura sutatik eta korrosiotik babesteko behar den hormigoi kantitatea, armaduraren gainazaletik hormigoi-sekzioaren kanpoko gainazalera neurtua.
Altzairuzko armadura sutatik eta korrosiotik babesteko behar den hormigoi kantitatea, armaduraren gainazaletik hormigoi-sekzioaren kanpoko gainazalera neurtua.
Edozein fluido-hobi isolatzen duen harri iragaztezin.
Tektonikan desitsaspen-mailatik gora dagoen material sedimentario nahiz bolkanikoen multzoa, zokaloaren gainean dagoena. Estalkiak zokaloa baino askoz ere deformazio bortitzagoa jasaten du. Estalki sedimentarioak eta tektonikoak ez dute berbera izan beharrik; hortaz, estalki sedimentarioaren zati bat desitsaspen-mailatik behera geratzen bada, tegumentu deritzo. Euskokantauriar Arroan Permiar eta Buntsandsteineko arrokek tegumentua osatzen dute.
Eskifaiaren geletara sartzeko eskotila babestua.
Multzo bat emanik, multzo ez-hutsen familia bat, non familiaren multzoen bildurak emandako multzoa baituen partetzat. Adibidez, X = {1, 2} bada, F = {{1}, {2, 3}} familia X-ren estalkia da, X ⊂ {1} ∪ {2, 3} betetzen delako.