cookie

1. Inform.
sin. HTTP cookie, web cookie

Erabiltzaile batek webgune batean sartzen den bakoitzean gunearen zerbitzariak haren ordenagailuan gordetzen duen informazio-elementua, erabiltzailea webgunera itzultzen den hurrengoan zerbitzariak berreskuratuko duena.

Cookieen helburua da mekanismo fidagarri bat izatea webguneek nabigazio-egoerari buruzko informazioa gogoratzeko edo erabiltzailearen nabigazio-jarduera erregistratzeko; horiez gain, erabiltzaileak formularioen eremuetan sartu dituen informazioak gogoratzeko ere erabil daitezke.