confinement

1. Fis.
sin. color confinement

Kromodinamika kuantikoan, kolore-karga duten partikulak (hala nola quarkak) beregain existitzeko ezintasuna. Quarkak hirunaka (hadroietan) edo quark-antiquark bikotetan (mesoietan) konfinaturik ageri dira naturan. Fenomeno hau da quarkak zuzenean behatu ezinaren arrazoia. Askatasun asintotikoa da kromodinamika kuantikoak fenomeno hau esplikatzeko garatu duen kontzeptua.

2. Fis./Teknol.
sin. containment, plasma containment, plasma confinement

Plasma gune jakin batean isolaturik egonaraztea. Fusio nuklearreko erreaktoreen saiakuntzetan, plasma erreaktorearen hormetatik bereizita eduki behar da. Eremu magnetikoen bidezko metodoak, bereziki toruaren eta ispilu magnetikoaren metodoak, eta laser bidezko metodo inertziala erabiltzen dira.