coke

1. Mater.

Harrikatzaren destilazio lehorraren emaitza den erregai solidoa, haren gai lurrunkor gehienak galdu dituena. Harrikatz ia purua da, jatorrizko harrikatzaren gai mineralak deskonposatuta daude eta oso hidrogeno, oxigeno, nitrogeno eta sufre gutxi du. Erretzean kedar gutxi sortzen du eta erregai ez oso kutsatzailetzat jo daiteke. Nagusiki labe garaietan erabiltzen da, burdin mea erreduzitzeko, baina bai metalurgiako beste zenbait prozesutan eta etxeko erregaitzat ere. Kokearen neurria erabileraren araberakoa da. Labe garaietan eta metalurgian, 40-100 mm bitartekoa erabiltzen da; beste erabileretarako, berriz, koke xeheagoa erabiltzen da.