circuit

1. Fis.
sin. electric circuit, electrical circuit

Korronte elektrikoa garraiatzeko elkarrekin lotuta dauden eta joan-etorriko bidea osatzen duten eroale eta gainerako osagaien multzoa. Osagai aktiboak eta pasiboak ditu. Aktiboak indar elektroeragilea dutenak (sorgailuak, energia-iturriak, transistoreak) edo indar kontraelektroeragilea dutenak (motorra) izan daitezke. Pasiboak erresistentzia, kapazitatea edo induktantzia dutenak dira.