chisel
Hegoaldeko konstelazioa, garrantzi gutxikoa eta 4 eta 5 magnitudeko izarrak dituena; izar nagusia alfa Caeli da.
Hegoaldeko konstelazioa, garrantzi gutxikoa eta 4 eta 5 magnitudeko izarrak dituena; izar nagusia alfa Caeli da.
Metala eta harria hotzean ebakitzeko edo arbastatzeko esku-erreminta metalezkoa, mailuaz joka erabiltzen dena. Prisma angeluzuzenaren forma du, baina mutur batean, sorbatza, alakatua da, zapala eta zorrotza. Beste muturra, burua, mailuaren kolpeak hartzeko prestatua dago.
Kolpeka ebakitzeko erreminta sendoa, errementariek burdina ebakitzeko erabilia. Kirten karratua du, buru zapalekoa, mailuak haren kontra jo dezan.
Altzairuzko barra prismatiko batez osatutako ebaketa-erreminta estua, eta V-formako mutur zorrotza duena sorbatza eratzeko. Mailuarekin kolpatuz edo presioaren eraginez materiala ebakitzeko, artekatzeko, arbastatzeko eta markatzeko erabiltzen da.
Zura lantzeko esku-erreminta. Kirten batez eta altzairuzko orri angeluzuzen luze, estu eta zapal batez osatuta dago. Orriaren mutur bat kirtenean sartuta dago, eta beste muturrean dago sorbatza, alakatua. Zura labanaren modura ebakitzen du.