charcoal

1. Teknol.

Zuraren errekuntza burutugabearen emaitza den ikatza. Solido beltza da, porotsua, karbono-eduki handikoa eta kerik gabe erretzen dena. Zura erraustu gabe ikatz bihurtu ahal izateko, aire gutxirekin edo airerik gabe berotu behar da. Egur-ikatza egiteko modu tradizionala txondorraren bidezkoa da. Metodo berrietan destilazio lehorra erabiltzen da, eta, bidenabar, zenbait produktu biltzen dira (metanola, azido azetikoa eta azetona). Burdingintzan mea erreduzitzeko erabili ohi zen, baina egun kokea erabiltzen da nagusiki horretarako. Adsorbatzaile ona da, bereziki aktibazio izeneko prozesuaren bidez tratatzen denean (emaitza ikatz aktibatua da). Egur-ikatzak 33 MJ/kg inguruko berotze-ahalmena du.