category
- 1. Mat.
Objektuen bilduma batek eta bi objekturen arteko homomorfismoen multzoek osatutako egitura matematikoa, non homomorfismoek hiru baldintza hauek bete behar dituzten: A eta B objektuen arteko homomorfismoak eta B eta C objektuen arteko homomorfismoak konposa daitezke eta A eta C objektuen arteko homomorfismoak dira; homomorfismoen arteko konposizioa elkarkorra da; eta homomorfismoen arteko konposizioak elementu neutroa dauka. Multzoei dagokienez, kategoria bat osatzen dute objektu multzo batek (taldeak, bektore-espazioak...) eta, objektu-bikote bakoitzerako, haien arteko aplikazioen multzo batek. Maila orokorrean, entitate matematikoak eta haien arteko erlazioak deskribatzen dituen oinarrizko kontzeptua da, eta Matematika modernoaren ia adar guztietan aplika daiteke.