carrier
Gaixotasunaren sintomarik agertu ez arren, mikroorganismo patogenoa duen eta gainerakoei transmiti diezaiekeen banakoa.
Materialak leku batetik bestera, dela leku lauan dela aldapan, garraiatzeko tresna. Instalazio finkoa da, hau da, garraiagailua ez da ibilgailua. Era askotako garraiagailuak erabiltzen dira, garraiatu beharreko materialen eta ibilbidearen ezaugarrien arabera. Uhal garraiatzailea da ohikoena: biraka ari diren arrabolek haien gainean bermatzen den zinta amaigabe malgu bat arrastatzen dute. Badira garraiagailu pneumatikoak (aire konprimatua baliatzen dute), hidraulikoak (ura erabiltzen dute) eta bestelakoak ere.
Tornuan, atzaparrik gabeko platera (plater leuna) erabiltzen denean, piezari eusteko erabiltzen den brida-modukoa. Erdian zulo bat du, pieza bertatik sartzen da puntuaren eta kontrapuntuaren artean estutzeko, eta torloju batez finkatzen da pieza txakurrean. Txakurra birarazteko, platerarekin batera biratzen den berno bat erabiltzen da.
Seinale bat garraiatzeko edo eramateko erabiltzen den maiztasun eta anplitude finkoko uhin elektromagnetikoa. Seinalea uhin eramaileari gainjarri, eta maiztasunean (FM), anplitudean (AM) edo fasean eragindako aldaketen bidez garraiatzen da.