call
Programa baten exekuzioan nahita egiten den etena, memento horretan azpirrutina bat edo beste programa bat exekutatzeko. Agindutako programa edo azpirrutinaren sarrera-punturako jauzi bat egiten da eta, programa edo azpirrutinaren exekuzioa bukatzen denean, kontrola etenaren ondorengo puntura itzultzen da.
Komunikazio-sistema batean, batez ere telefonian, konexioa ezartzen denetik eteten den arte ezartzen den komunikatze-saioa.
Dei terminoa, adiera hertsian, komunikazio hori lortzeko egiten den saioa bada ere, komunikazioa bera (hau da, ezarritako deia) adierazteko ere erabili ohi da, telefonian batez ere (adibidez, deiaren iraupena ez da komunikazioa ezartzeko egiten den saioaren iraupena, ezarri den komunikazioak dirauen denbora baizik).