2. Inform.
sin. buffer memory

Abiadura desberdineko bi gailuren artean informazioa trukatzeko erabiltzen den behin-behineko datu-biltegia. Esate baterako, inprimatzera bidalitako dokumentuak tarteko memorian gordetzen dira, jasotako ordena berean, harik eta aurreko dokumentuak inprimatu artean.

3. Kim.
sin. buffer solution, tampon

Azido edo base bat gehitzen zaionean pH-a ia aldatzen ez duen disoluzioa. Normalean, azido ahul batez eta haren base konjugatuaz osatzen da (edo, gutxiagotan, base ahul batez eta haren azido konjugatuaz); beraz, azidoak neutralizatu egiten du gehitutako basea, eta alderantziz.