broadband

1. Telekom.
sin. wideband

Komunikazio-sistema batean, datuak abiadura handian transmititzen dituen eta hainbat kanalez osatuta dagoen maiztasun-banda, banda esturi kontrajarria. Abiaduraren muga ez dago oso argi: batzuetan, 64 kbps baino transmisio-abiadura handiagoa duen bandari esaten zaio; bestetan, ordea, 1,544 Mbps baino abiadura handiagoa duena adierazteko erabiltzen da. Gainera, teknologiaren aurrerapenarekin batera, balio horiek ere aldatu egiten dira. Edozelan ere, kontuan hartu behar dena da banda estuak baino abiadura handiagoa eskaintzen duela.