breeder

1. Teknol.
sin. breeder reactor

Kontsumitzen duen erregai nuklearra baino gehiago produzitzen duen erreaktore nuklear mota. Fisioa gertatzen denean, nukleoak batez beste neutroi bat baino gehiago askatzen ditu. Horietako bat nahikoa da kate-erreakzioa iraunarazteko, eta gainerakoak nukleo ez fisionagarriak (uranio-238a, kasu) bonbardatzeko erabil daitezke. Horren emaitza erregai nuklear gisa erabiltzen den nukleoa (plutonio-239a, kasu) da.