biodiesel

1. Teknol.

Landare- zein animalia-olioen deribatua den erregaia, petroliotik ateratzen den ohiko diesel-olio edo gasolioaren ordez edo horrekin nahasteak osatuz erabil daitekeena. Biodieselak alkil esterrak dira, landare- edo animalia-olioak alkohol batekin erreakzionarazi eta transesterifikazio izeneko prozesuaren bidez lortzen direnak. Diesel motorretan erabil daitezke, eta erretakoan karbono monoxido, sufre dioxido, zatiki eta erre gabeko hidrokarburo gutxiago aireratzen dira gasolioa erretzen denean baino.