beaver

1. Zool.

Kastoridoen familiako Castor generoko ugaztun karraskarien izen arrunta. Ile ugariz estalitako gorputz sendoa eta oin palmatuak dituzte. Ohitura gautarrak dituzte, baina egunez ere aktiboak dira. Talde familiarrak eratzen dituzte, ibaiertzetan bizi dira eta presak egiten dituzte beren gordelekuaren sarrera ur azpian geldi dadin. Antz handiko bi espezie daude kastore europarra (Castor fiber) eta kastore kanadarra (Castor canadensis).