bearing
- 1. Eraik.
Pisu bati eusten dion puntu, gainazal edo masa; batez ere bermatze-atal baten (esaterako, habe baten edo zertxa baten) eta zutabe, horma edo azpiko beste euskarri baten arteko ukipen-azala.
Pisu bati eusten dion puntu, gainazal edo masa; batez ere bermatze-atal baten (esaterako, habe baten edo zertxa baten) eta zutabe, horma edo azpiko beste euskarri baten arteko ukipen-azala.
Makinetan, ardatz birakariaren eta beraren euskarria den kojinetearen arteko marruskadura murrizteko jartzen den eraztun boladun edo arrabolduna. Marruskadurak sortzen duen erresistentzia eta beroa txikiagotzea da errodamenduaren helburua. Horretarako, kojinetearen gainazal zilindrikoa bola batzuen ukitze-puntuek ordezkatzen dute; hala, lerradurazko marruskadura desagertzen da, eta, haren ordez, errodadurazko marruskadura agertzen da, askoz txikiagoa. Bolak bi eraztunen artean kokatutako koroa baten hutsuneen barnean aske bira daitezke. Errodamenduak esfortzu handiak jasan behar dituenean, bolen ordez arrabolak erabiltzen dira, ukitze lineala baitute, bolen bidezko ukitze puntuala baino handiagoa.
Ardatz bati edo ardatz-mutur bati eusteko pieza zilindriko barnehutsa, ardatzari oso marruskadura txikiarekin biratzen edo oszilatzen uzten diona. Kojinetearen eta ardatzaren gainazalak ez daude kontaktuan: bien artean lubrifikatzaile baten film mehe bat dago, kojinetearen barneko azalean dauden arteka batzuetatik irteten dena. Arteka horiek koipeztagailuarekin lotuta daude koipeztatzeko zuloaren bidez. Lubrifikatzaile-geruza desagertuko balitz, marruskadura handitu egingo litzateke, eta kojinetea eta ardatza berotu eta deformatu egingo lirateke. Badira kojinete autolubrifikatzaileak ere, koipeztatu beharrik ez dutenak; etxetresna elektriko txikietan erabiltzen dira.