basement
- 1. Arkit.
Aurreko orogenesi bateko arroka tolestu edo kristalinoa, ziklo orogeniko berri batean sedimentuen oinarri dena.
Gehienetan tolesturik eta metamorfizaturik agertzen den material-multzoa; horien gainean diskordanteki arroka sedimentarioak ezartzen dira, estalkia deritzona osatuz. Zokaloaren gaineko arroka sedimentarioak zokalotik desitsatsi eta askoz deformazio handiagoa jasaten dute.
Metodo geofisikoaren bidez ikertzeko sakonegi dauden arrokak; adibidez zokalo akustikoa.
Granitizazio zein metamorfizazioz oso gogortu diren material zaharrez osatutako egitura geologikoa, antzinako geruza sedimentarioen edo geruza berrien azpian dagoena (Mohorovicic etenunearen azpitik).