attachment

1. Inform.
sin. attached file, attached document, e-mail attachment

Posta elektronikoko mezuarekin batera bidaltzen den fitxategia. Bidaltzailearen posta kudeatzen duen programak mezuari erantsitako fitxategiak MIME formatura edo formatu bitarrera bihurtzen ditu; hartzailearen posta kudeatzen duen programak, ostera, alderantzizko prozesua egiten du, hau da, mezuarekin batera jasotako eranskinak jatorrizko formara bihurtzen ditu.

2. Mikrob.
sin. adhesion

Mikroorganismoa ostalari izango duen zelularen mintz plasmatikora atxikitzea; birusen kasuan, infekzioaren lehen urratsa da.