2. Bot.
sin. common ash, European ash

Hosto oposatu eta inparipinatuak dituen zuhaitza, panikuletan bildutako lore apetalo eta asepaloak eta samara-motako fruituak dituena. Eskualde atlantikoan hazten da.

3. Kim.

Erregai solido edo likido baten errekuntza osoaren emaitza den hondakin solidoa, erregai ez diren osagai ez-organikoez osatua. Osagai horiek erregaiaren ezpurutasun mineralak eta materia organikoarekin konbinatutako elementu ez-organikoak izaten dira. Praktikan, erregaiaren errekuntza osoa gertatzen ez denean, errautsak erre gabeko erregai-hondakinak ere izan ditzake.