asbestos
- 1. Miner.
- sin. amianthus
Esanahi mineralogiko zehatzik ez duen terminoa, zuntzezko silikato erregaitzak, ez eroaleak eta isolatzaileak izendatzeko erabiltzen dena. Produkzioaren % 90 baino gehiago serpentina da (krisotilo) eta gainerakoa anfibolak dira. Oso erabilia izan da hainbat material edo ehunen fabrikazioan, baina minbizia eragiten du, eta erabilera arautua dago (herrialde batzuetan, debekatua). Asbestoak Rotterdameko Hitzarmenean onartutako zerrendan aipatuak daude (material arriskutsuen merkataritza globala murrizten duen hitzarmena da, 100 herrialdek baino gehiagok sinatua da).