anomaly

1. Astron.

Planeta baten orbitaren irregulartasuna. Planetak Eguzkiaren inguruko orbita eliptikoak egiten dituztenez, ez dira abiadura konstantez higitzen (perihelioaren inguruan azkarrago eta afelioaren inguruan motelago higitzen dira). Jatorriz higiduraren uniformetasun eza hori anomalia izenez ezagutzen zen. Gaur egun, planeta, satelite edo izar batek (sistema bitarretan) sistemaren masa-zentruaren inguruan egiten duen posizioa deskribatzeko erabiltzen diren hiru angelu ezberdin dira, horien izenak benetako anomalia, batez besteko anomalia eta anomalia eszentriko dira.

2. Meteorol.

Elementu bat (batez ere, tenperatura eta prezipitazioa) bere batez besteko baliotik desbideratzea.