angle

1. Eraik.
sin. angle iron

Angelu-forma eman zaion metalezko barra, altzairuzkoa edo aluminiozkoa, profil berezia eta sekzio konstantea duena. Oso erabilia da, batez ere altzairuzko egituretan.


2. Mat.

Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten lau plano- edo espazio-zatietako bakoitza. Angeluak neurtzeko unitateak gradua eta radiana dira.


2. Mat.
Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten lau plano- edo espazio-zatietako bakoitza. Angeluak neurtzeko unitateak gradua eta radiana dira.

Angelua Edit

Egilea: Iraide Mardones

ANGELUA

Angelua (planoko angelua) jatorria puntu berean duten bi zuzenerdik mugatutako planoko eskualdea da. Angeluaren neurria gradu zein radianetan ematen da, eta bi zuzenerdien arteko zabaltasuna adierazten du.

Eguneroko bizitzan, angeluak neurtzeko unitaterik erabiliena gradu hirurogeitarra da: bira oso batean 360° daude; gradu bakoitza 60 minututan (1° = 60’) banatuta dago, eta minutu bakoitza 60 segundotan (1’ = 60’’). Radianetan emandako neurketa, berriz, batez ere matematikan erabiltzen da. Radian bateko angelua zirkunferentzia batean erradioaren luzera bereko arkua ematen duen angelua da. Bira oso batean 2π radian daude, beraz. Aurreko definizioak kontuan hartuta, erlazio hau betetzen da: 1° = π /180  radian.

Beheko taulan, angelu erabilienen baliokidetasuna ageri da gradu hirurogeitarretan eta radianetan:

grafikoak1

Jatorri bereko bi zuzenerdik bi angelu zehazten dituzte. Txikienari (180° baino txikiagoa dena) angelu konbexu deritzo, eta handienari (180° baino handiagoa dena), angelu konkabo. Angelu konbexuen artean, zenbait mota bereizten dira: angelu zorrotza (0° eta 90° bitartekoa), angelu zuzena (90°-koa), angelu kamutsa (90° eta 180° bitartekoa) eta angelu laua (180°-koa).

Bi angelu osagarriak direla esaten da, bien neurrien batura 90° denean, eta betegarriak, batura 180° denean.

grafikoak2

Angelu-motak

Angeluaren kontzeptua egoera askotara hedatzen da matematikan. Adibidez, elkar ebakitzen duten bi zuzenek binaka neurri bera duten lau angelu osatzen dituztela kontuan izanik, zuzenen arteko angelu deritzo horietatik neurri txikiena duenari. Bi bektoreren arteko angelua, berriz, bektore horien norabidea duten bi zuzenek osatutako angelua da. Angeluaren kontzeptua espaziora ere orokortu daiteke; kasu horretan, zuzen berean hasten diren bi planoerdik mugatutako espazioko eremua da angelua.