amplifier
- 1. Elektron.
Seinale baten tentsioa, korrontea edo potentzia handiagotzen duen tresna edo zirkuitua. Gehienetan, anplifikadoreak zirkuitu aktiboak izaten dira. Anplifikadoreek elikatze-iturri batetik potentzia hartzen dute, eta beren irteera kontrolatzen dute irteera-seinalearen uhin-itxura sarrera-seinalearenarekin bat etorri arte, baina korronte, tentsio edo potentzia handiagoarekin.
- eu anplifikadore
- es amplificador
- fr amplificateur
1. Elektron.
- 1. Elektron.
- Seinale baten tentsioa, korrontea edo potentzia handiagotzen duen tresna edo zirkuitua. Gehienetan, anplifikadoreak zirkuitu aktiboak izaten dira. Anplifikadoreek elikatze-iturri batetik potentzia hartzen dute, eta beren irteera kontrolatzen dute irteera-seinalearen uhin-itxura sarrera-seinalearenarekin bat etorri arte, baina korronte, tentsio edo potentzia handiagoarekin.
Anplifikadorea Edit
Egilea: Unai Ugalde Olea
Anplifikadoreak seinale elektrikoen tentsioa edo korrontea handitzea duten zirkuitu elektronikoak dira, eta anplifikadoreak diseinatzea, gauzatzea, ebaluatzea... elektronikaren eginkizun nagusietako bat da.
Anplifikatzeak potentzia handitzea ekarri ohi du berekin, baina ez beti, eta desberdintzen jakin behar da. Adibidez, seinale mekanikoetan, gurpil horzdunek indar-parea edo abiadura angeluarra handitu ditzakete, baina ez biak batera; hortaz, ez dago potentzia-irabazpenik. Berdin antzera gertatzen da, transformadore elektrikoetan.
Historiari erreparatuta, hiru gertakizun aipagarri nabarmendu daitezke, anplifikadoreek elektronikan daukaten presentzia hobeto ulertze aldera. Lehena, kontzeptuala: berrelikadura negatiboaren ideiaren aplikazioa zirkuitu elektrikoetan. H.S. Black ingeniari estatubatuarrari bururatu zitzaion 1927an. Izatez, kontzeptua bera aspaldikoa da: aplikatzea izan zen Blacken ekarpena, eta zirkuituetan erabiltzeko moduan formulatu zuen. Bigarrena, zientifikoa: zenbait transistore-motaren aurkikuntza XX. mendearen lehen erdialdean, bereziki, transistore bipolarrarena (BJT transistorea); horren lekuko J. Bardeen, W.H. Brattain, eta W.B. Shockley ikertzaileei 1956an emandako Fisikako Nobel saria. Hirugarrena, teknologikoa: transistore-egitura asko edukiontzi bakar batean bateratzeko ahalmena, laborategi-esparrutik haratago, zirkuitu integratuen masa-ekoizpena, hain zuzen.
Gaur egun, anplifikadore-lanetarako zirkuitu elektroniko gehienek (guztiek ez esatearren), anplifikadore operazional deritzon zirkuitu integratua dute oinarrizko pieza. Beraren inguruan modu egokian hautatutako osagai diskretuak muntatuz gero, nahierako irabazpena eman dakioke anplifikazioari. Arkitektura sinple eta erakargarri hori arestian esandakoari esker da posible: anplifikadore operazionala hainbat transistorez osatuta dago (BJT motakoez, gehienbat), eta beraren inguruan jartzen diren osagai diskretuek berrelikadura negatiboa osatzen dute.
a) Anplifikadore operazional arrunt baten eskema. Hiru etapa bereizi dauzka. Korronte-iturriak gauzatzeko ere, transistoreak behar dira; b) tentsio-anplifikazioa, anplifikadore operazional batean oinarrituta. Anplifikadore-zirkuituak Vout / Vin = 1 + R2 / R1 balioko irabazpena dauka
