alga
- 1. Bot.
Uretan murgilduta edo azal hezeetan bizi diren zenbait landareren izen arrunta. Gehienak itsastarrak dira, eta hondoan finkatuta edo flotatzen egoten dira. Batzuk zelulabakarrak eta beste batzuk talo-formako zelulaniztunak dira. Fotosintesia egiten dute, eta ez dute ehun-konplexutasun handirik. Ugalketa sexuala eta asexuala dute. Erabilera ugariak dituzte, hala nola ongarri, elikagai edo medikamentu modura. Landare-erreinuaren barnean sailkatuta daude, baina ez dute kategoria taxonomikorik.