air bag
- 1. Autom.
- sin. airbag
Talka gertatzen denean puzten den plastikozko poltsa-moduko gailua, bidaiarien segurtasuna bermatzeko helburua duena. Talka egin eta oso denbora gutxira (milisegundo gutxi batzuk) gas batez puzten den poltsa batez osatua da. Automatikoki aktibatzen dira, talkaren ondoriozko dezelerazioa neurtzen duten sentsore batzuen bidez. Poltsa bidaiariaren eta min egin dezakeen ibilgailuko partearen artean geratzen da, eta kolpea moteltzen duen kuxinaren lana egiten du. Lehen airbag-ak aurrealdekoak izan ziren. Gidariaren eta gidariaren ondoko bidaiariarentzat dira, eta aurretiko talka gertatzean aktibatzen dira. Gerora, atzeko bidaiarientzakoak eta alboetakoak sortu dira.