air

1. Kim./Meteorol.

Lurraren atmosfera eratzen duen gas-nahastea, batez ere oxigenoz eta nitrogenoz osatua.

Aire lehorraren osagaiak
Aire lehorraren osagaiak

1. Kim./Meteorol.
Lurraren atmosfera eratzen duen gas-nahastea, batez ere oxigenoz eta nitrogenoz osatua.

Airea Edit

Egilea: Fernando Mijangos

AIREA

Lurreko bizidunok inguratzen gaituen aire-geruzaren mende bizi gara; esate baterako, gorputzaren muga fisikoa ez da gure larruazala, atmosfera baizik, hortik ateratzen baita oxigenoa.

Grabitateak eusten duen gas-nahastea da airea. Taula honetan jaso ditugu airearen osagai nagusiak eta konposizioa. Aireak ez du muga zehatzik, gainazaletik urrundu ahala gutxitu egiten baita haren dentsitatea.

Aire lehorraren osagaiak

grafikoak1

Xenonak baino portzentaje baxuagoa duten osagaien konposizioa aldakorra da, horien iturri nagusia gizakion jarduera baita.

Aireari edozein substantzia gehitzen zaionean, aldatu egiten dira haren ezaugarri fisiko eta kimikoak; baina substantzia batzuen kantitatea nabarmen igotzen denean, eta horrek gizakiei, animaliei, landareei edo materialei eragiten dienean soilik esaten da airea poluitua dagoela.

Airean dagoen ur-lurruna, sarri, ez da erregistratzen, haren balioa asko aldatzen delako egun batetik bestera eta leku batetik bestera. Airean dagoen ur-lurrun kantitateari hezetasun deritzo.

Airea gas-nahaste homogeneo gisa definitu arren, konposizio heterogeneo samarra du, batik bat argiak aire-masa zeharkatzen duenean eragiten dituen prozesu fotokimikoen ondorioz; esate baterako, ozonoaren kontzentrazio maximoa 30 km-ko altueran dago, hango argi ultramoreari esker.

Grabitateak eusten duen gas-nahaste hori oso garrantzitsua da berotegi-efektua ulertzeko, bai eta smog fotokimikoa edo euri azidoaren fenomenoa ulertzeko ere. Besteak beste, aire-masa horri esker, Lurraren batez besteko tenperatura 15 °C ingurukoa da.