Neanderthal
- 1. Antr.
Duela 130.000-28.000 urte Europan eta Ekialde Hurbilean bizi izan zen hominido-espeziea. Besteak beste, ezaugarri hauek bereizten dute gizaki modernotik: edukiera handiagoko garezurra, arku superziliar nabarmena, kokotsik eza eta prognatismoa. Gaur egun eztabaidagai da Homo sapiensen subespezie bat den, ala espezie bereizi bat den. Gizaki modernoaren jatorrian zenbaterinoko eragina izan zuen ere ez dago argi.