Riemannen batura
- 1. Mat.
Funtzio baten kurbaren azpiko azalerara hurbiltzeko kalkulu-metodoa. Kurba OX ardatzeko a eta b tartean mugatua izanik, [a,b] tartearen partiketa egiten da, eta azpitarte bakoitzaren gainean kurba ukitzen duen laukizuzen bat osatu. Laukizuzenaren altuera funtzioak azpitartean duen balio maximoa edo minimoa izan daiteke. Lehen kasuan, laukizunenen azaleren batura Riemannen goi-batura da, eta, bigarrenean, Riemannen behe-batura. Azpitarte-kopurua handitua ahala, hurbilketa hobetuz doa, eta, limitera pasatuz, Riemannen integral mugatua definitzen da.