kantaridina

1. Kim.

Meloidoen familiako intsektuek, eta bereziki errauliak, jariatzen duten konposatu organiko eresumingarri eta toxikoa. Diluituta, dermatologian erabiltzen zen batzuetan (garatxoen tratamenduan, esaterako). Substantzia toxikoenen arteko bat da, eta, irentsiz gero, kalte handia dakar digestio- eta gernu-aparatuetan. Afrodisiako gisa ere erabili izan den arren, ez erabilitzea gomendatzen da, hain da arriskutsua.

Kantaridinaren egitura
Kantaridinaren egitura