esperimentu itsu
- 1. Med.
Esperimentu zientifiko mota, zeinetan parte hartzen duten subjektuek ez baitakite kontrol-taldean dauden ala ez. Adibidez, saio kliniko itsu batean, parte-hartzaileek ez dakite tratamendua hartzen ari diren ala ez. Horren bidez lortu nahi da emaitzak lerratzea ekar lezaketen alderdi kontziente zein inkontzienteek eraginik ez izatea. Tratamendua zein plazeboa hartzen duten pertsonek ez ezik tratamendua ematen dutenek ere ez dakitenean nork hartzen duen medikamentua eta nork ez, esperimentu itsu bikoitza dela esaten da.