mosaiko jariakorraren eredu

1. Biol.

Singer eta Nicholsonek 1972. urtean proposatu zuten eredua, mintz biologikoaren egitura-ezaugarriak deskribatzeko. Eredu honen arabera, mintza lipido-geruza bikoitza da eta horren barruan, molekula proteikoak txertatzen dira. Proteina horiek mintzaren bi aldeetan kokaturik egon daitezke, edo hura zeharkatuz. Jariakorra esaten zaio lipidoak eta are proteinak mintzaren alde bakoitzean libre mugitzeko gaitasuna dutelako.