anodo-izpiak

1. Fis.
sin. izpi kanalak

Deskarga-hodi batean katodo-izpien kontrako noranzkoan hautematen den erradiazioa. Euden Goldsteinek aurkitu zituen 1886an. Katodoan zulo edo kanal batzuk eginda, izpiak katodotik anodoaren kontrako aldera abiatzen dira, kanal horietan barrena. Karga positiboa dute, eta karga-masa erlazioa hodia betetzen duen gasaren araberakoa da, elektroiarena baino askoz txikiagoa betiere. J.J. Thomsonek erakutsi zuten ioi positiboak direla, eta, horrek masa-espektroskopiaren garapena eta isotopoen aurkikuntza bideratu zuen.