audio digital

1. Elektron./Inform.

Soinu-uhinen seinale elektrikoen adierazpen digitala darabilen audio-teknologia. Seinale elektrikoaren (analogikoaren) laginketa eta kodeketa erabiltzen da audio-seinale digitala lortzeko. Giza entzumenaren maiztasun entzungarriak (20 Hz eta 20 kHz bitartekoak) digitalizatzeko, gutxienez 40.000 Hz-eko lagintze-maiztasuna behar da. Audio CD estandarrean, 44,1 kHz eta 16 bit erabiltzen dira. Gaur egun, grabazio-sistema askotan lagintze-maiztasun eta bit-kopuru handiagoko audio digitala erabiltzen da.