Kelvin-Helmholtz mekanismo

1. Astron.

Izar edo planeta baten gainazala hozten denean abiatzen den prozesua. Lehen ondorioa da presioa jaistea, eta izarra uzkurtu egiten da hori konpentsatzeko. Konpresioak, berriz, astroaren gunea berotu egiten du, erradiazioa igortzen da, eta horrek konpresioari kontra egiten dio. Gas-planeta erraldoietan (esaterako, Jupiterren edo Saturnon) eta nano marroietan, mekanismoa ageria da, hori baita erradiatzen duten energiaren iturria (horien gunean ez fusio-erreakziorik).