Baumé gradu
- 1. Kim.
Disoluzio baten kontzentrazioa dentsitate erlatiboaren bidez adierazteko unitatea. 20 °C-an, hau da dentsitate erlatiboaren eta Baumé graduen arteko erlazioa: a) ura baino likido dentsoagoak: d. er. = 145 / (145 − °B); b) ura baino dentsitate txikiagoko likidoak: d. er. = 145 / (°B + 130).